Palestina
Bizkaiko hainbat udalerrik jatorri israeldarreko kontrataziorik ez egiteko konpromisoa hartu dute
Agentziak | EITB Media
Bermeok, Mundakak, Muxikak, Ajangizek eta Eak, besteak beste, Gernika-Palestina herri ekimenaren mozio bat onartu dute, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot ekonomikoa egitea eskatzeko.
Bermeo, Mundaka, Muxika, Ajangiz eta Ea udalerri bizkaitarrek, besteak beste, jatorri israeldarreko kontrataziorik ez egiteko konpromisoa hartu dute.
Hala adostu dute Gernika-Palestina herri ekimenaren mozio bat onartu ostean, Palestinari elkartasuna adierazi eta Israeli boikot ekonomikoa egitea eskatzeko.
Gernika-Palestina herri ekimenak elkarretaratzeak eta bestelako ekintzak antolatu ditu hainbat euskal udalerritan, palestinarrei elkartasuna adierazteko eta Israeli erasoak bertan behera utz ditzala eskatzeko.
Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak gaur galdetu du zergatik EAJko zinegotziek Bermeon mozioaren aurkako botoa eman duten, beste herri batzuetan alde bozkatu dutenean.