Itxi

Europako hauteskundeak

Horrela aldatu da Europako mapa politikoa azken 10 urteotan

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2014an, duela 10 urte, Europako Alderdi Popularraren (EPP, ingelesez) urdin iluna, sozialisten (S&D) gorria eta liberalen (Renew Europe) urdin argia, berde zertzeladaren batekin (Berdeak, ALE), nahikoak ziren 28 estatuen mapa politikoa marrazteko. 

Hamarkada bat geroago, 2024an, bi urdin tonalitate berri ditugu paletan. Bata, Identitatea eta Demokrazia (ID) taldeari dagokio, eta hor txertatuta daude Marine Le Pen frantsesaren Batasun Nazionala eta Austriako FPÖ alderdia. Bestea, Europako Kontserbadoreak eta Erreformistena da (ECR, ingelesez), hots, Georgia Meloniren Italiako Anaien edo Voxen taldea. 

Muturreko eskuinaren tonuak dira kolore urdinkarok, eta behin-behineko emaitzen arabera, Frantzian, Austrian eta Italian nagusitu dira. 2014an, PPk irabazi zuen Frantzian eta Austrian, eta sozialistak, Italian. Horiei guztiei Hungariako Viktor Orbanen Fidesz alderdiaren 10 eserlekuak gehitu behar zaizkio (oraingoz, ez dira ezein taldetan sartu).

2024ko hauteskunde hauetako botoen ia laurdena (% 24,3) ultraeskuineko alderdien esku geratu dira; 2014an, portzentajea % 16koa zen. Goranzkoa izan da bilakaera, aurreko hauteskundeetan, 2019koetan, ia % 22koa baitzen (% 21,8).

Ultraeskuinaren igoera gorabehera, popularrek, sozialistek, liberalek eta berdeek botoen % 63ri eustea lortu dute 2024an. Duela 10 urte, arestian aipatu bezala, nagusi ziren lau familiak. 

Bideoak (1)