Itxi

Europako Hauteskundeak

PSE-EEk uste du EAEn lortutako emaitzek "goranzko joera" islatzen dutela

AGENtziak | EITB MEDiA

Leer en Castellano

Alderdiaren zuzendaritza 16:30ean elkartuko da emaitzen irakurketa eta balorazio ofiziala egiteko, atzoko bozketan EH Bilduren atzetik bigarren geratu ostean.

Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkaria. Argazkia: EITB

Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkariak esan du igandeko Europako hauteskundeetan EAEn lortutako emaitzek agerian uzten dutela "goranzko joeran" daudela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta zuzendaritzak 16:30etan irakurketa eta balorazio ofiziala egin aurretik, ordezkari sozialistak atzoko bozketaren emaitzak aztertu ditu, EAEn botoen % 25,92 eskuratuta gutxigatik EH Bilduren (% 26,4) atzetik geratu ostean.

Ricoren ustez, emaitzek euskal sozialisten "goranzko joera" islatzen dute, eta azpimarratu du EH Bilduk "oso alde txikiarekin" irabazi duela.

 

 

Albisteak (2)