EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Yolanda Diazek Sumarren zuzendaritza utziko du Europako hauteskundeetako emaitza kaskerrengatik
agentziak | eitb media
Europako Hauteskundeetan soilik % 4,7ko babesa jaso ostean hartu du erabakia alderdiaren koordinatzaile nagusiak. Dena dela, Espainiako Gobernuan jarraituko du, eta talde parlamentarioko presidente karguari ere eutsiko dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Yolanda Diaz Sumarren koordinatzaile nagusiak iragarri du alderdiaren zuzendaritza utziko duela Europako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrengatik, % 4,7ko babesa soilik jaso baitzuen, bosgarren geratuz, Orain Errepublikak koalizioaren atzetik.
Dena dela, Diazek esan du Espainiako Gobernuan jarraituko duela, Lan ministro gisa, eta talde parlamentarioko presidente karguari ere eutsiko diola.
Sumarren talde koordinatzaileak aste bat edo bi barru egingo du koordinatzaile nagusi berria aukeratzeko bilera.
Taldea osatzen duten 80 kideek gehiengo sinplez hautatuko dute buruzagi berria.
Sumarrek atzokoan jasotako kolpeak krisi handia piztu mugimenduaren barruan, formalki osatu zela lau hilabete ere ez direnean igaro.