Itxi

ANren erabakiaren ostean

'Mila esker Euskal Herria, beti izan dut konfiantza zuengan'

Erredakzioa

Josu Uribetxebarriak eskerrak eman nahi izan dizkie euskal herritarrei, Auzitegi Nazionalak baldintzapean aske uztea berretsi ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoak eskerrak eman dizkie euskal herritarrei, Auzitegi Nazionalak baldintzapean aske uztea erabaki ostean.

"Mila esker, Euskal Herria, beti izan dugu konfiantza zuengan", esan du ETAko presoak, euskaraz, 'Ateak Ireki' plataformak zabaldutako bideoan. Kazetari nafarrek osatutako talde batek bultzatu du.

Bideoa Donostia Ospitalean grabatu dute, Auzitegi Nazionalaren erabakiaren berri izan ostean. Uribetxebarria bertan da abuztuaren 1etik.

Uribetxebarria aulki batean eserita ageri da, ospitaleko esku-ohea alboan duela. Irribarretsu azaltzen da eskerrak emateko mezua ematen duen bitartean. Bederatzi segundoko bideoa da.




Albisteak (3)

Bideoak (1)