Itxi

BIZKAIA

EAJk Ugaoko zinegotzi baten etxebizitzaren kontra egindako eraso bat salatu du

EITB MEDIA

Ohar batean Bizkai Buru Batzarrak eta Ugaoko EAJk azaldu dute "onartezina" dela erasoa, eta gororatu dute ez dela lehenengo aldia, 2022an ere gisa horretako beste eraso bat jasan zuelako.

Foto: EAJ-PNV Bizkaia

Bizkaiko EAJk astelehen honetan salatu duenez, igande goizaldean ezezagunek arrautzak jaurti zituzten Ugaoko zinegotzi baten etxeko fatxadaren eta leihoen kontra. Alderdi nazionalistaren arabera, gisa horretako bigarren erasoa da, eta nabarmendu du zinegotziak erasoa Udaltzaingoan salatuko duela.

Ohar baten bidez, Bizkaia Buru Batzarrak eta Ugaoko EAJ gaitzetsi egin dituzte beren ordezkariak jasandako eraso "onartezinak" salatu ditu, bigarrena; izan ere, 2022an antzeko egoera bizi izan zuela gogorarazi dute. Bere alderdiak elkartasuna adierazi dio zinegotziari, eta agerian utzi du  "egintza bandalikoak eta indarrezko jokaerak ezin direla sekula erantzun onargarri edo justifikagarri izan".

Hala, EAJ-PNVk politikagintzan eta errespetuan 129 urte daramatzala nabarmendu du, "elkarbizitzan eta elkarrizketan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko lanean"

Oharrean nabarmentzen dutenez, "halako jokaerek biktima zuzenean kaltetzeaz gain, konfiantza eta errespetua kaltetzen dituzte, gure gizartearen funtsezko elementuak".

Gauzak horrela, BBBk eta Ugaoko EAJk elkartasuna helarazi die zinegotziari, familiari eta komunitate horretan bizi diren herritarrei" eta beste behin berretsi nahi izan dute balore demokratikoen eta pertsona guztien integritatearen defentsarekiko konpromisoa.

"Elkar errespetatuz eta elkarren artean bakean biziz baino ez dugu lortuko gizarte bidezkoagoa eraikitzea", adierazi dute.