TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: sailburuen kargu-kartze ekitaldia, Julian Assange aske eta funtzionarioen soldata igoera
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sailburu berrien kargu-hartze ekitaldia: Eusko Jaurlaritza berriko 15 sailburuak karguaz jabetuko dira gaur, 10:00etan, Ajuria Enean. Ekitaldi horrekin abiatuko da Imanol Pradales buru duen Exekutiboa.
- Julian Assange, libre: Julian Assange Wikileakseko sortzailea aske utzi du Londreseko Auzitegi Gorenak, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordio batera iritsi ostean. Assangek bost urte eman ditu Londreseko espetxe batean.
- Funtzionarioen soldata igoera: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak langile publikoentzako % 2ko soldata igoera onartuko du. 2024eko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko ondorioa izango du neurriak.