EUSKO JAURLARITZA
Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzara itzuliko da Giza Eskubideen arduradun gisa
EITB MEDIA
Sailburu sozialista ohia Maria Jesus San Joseren sailburuordea izango da, eta haren esku egongo da Gogora Memoriaren Institutua.
Alfredo Retortillo sozialista, 2016an Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu izandakoa, Eusko Jaurlaritzara itzuliko da Giza Eskubideen sailburuorde gisa.
Maria Jesus San Jose sailburu berriak Retortillo aukeratu du biktimen eta memoria historikoaren politiken buru izateko, baita Gogora Memoriaren Institutuaren arduradun izateko ere.
San Josek eta Retortillok elkarrekin lan egin zuten, zehazki, Iñigo Urkulluren bigarren legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzan, EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioei berriro ekin zien lehenengoan.
Retortillok 2019ko hasieran utzi zuen kargua, Barakaldoko alkategai izateko, baina ez zuen alkatetza lortu.