Heriotza
Iñaki Azkunaren emaztea hil da
Erredakzioa
Anabella Dominguez Bilboko alkatearen emaztea bart hil da, 66 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen emaztea, Anabella Dominguez, hil egin da bart, gaixotasun luze baten ondorioz, Bizkaiko hiriburuko Udalak jakinarazi duenez.
Dominguez (66 urte) Txiapasen (Mexiko) jaio zen, eta ikasketak New Yorken eta Parisen egin zituen.
Hain zuzen ere, Frantziako hiriburuan ezagutu zuen senarra. 40 urte baino gehiago izan dira ezkonduta.