izendapena
Alberto Alonso sozialista izango da Gogora institutuaren zuzendaria
EITB MEDIA
Gogoraren sorreratik 2015ean erakundeak izan duen zuzendari bakarra, Aintzane Ezenarro, ordezkatuko du. Gizartearengana gerturatzea izango da bere helburuetako bat, iturri sozialisten arabera.
Alberto Alonso sozialistak zuzenduko du aurrerantzean memoria, elkarbizitza eta Giza Eskubideak oinarri dituen Gogora institutua, Euskadi Irratiak ostegun honetan baieztatu duenez. Bera izango da, beraz, Aintzane Ezenarroren lekukoa hartuko duena.
EAJk eta PSE-EEk sozialisten esku utzi zituzten memoria gaiak Eusko Jaurlaritzan koalizio gobernua osatzeko akordioan. PSE-EEko iturrien arabera, Alberto Alonsok ETAren eta gainerako indarkerien historian eta izandako ondorioetan egingo du azpimarra, eta azken batean Gogora gizartearekin konektatzea izango du helburu. Gauzak horrela, biktimengan eta biktimarioengan jarriko du arreta Gogora institutuaren zuzendariak.
Maria Jesus San Josek gidatzen duen Justizia eta Giza Eskubideen sailean ezagutzea falta zen izendapenetako bat zen hori. Oñatin jaioa, euskalduna eta legebiltzarkidea da aurreko legealditik. Horrez gain, Osalaneko zuzendaria izan zen 2016tik 2020ra. Gogora gizartearengana gerturatzea izango da bere helburuetako bat iturri sozialisten arabera.
Gogoraren sorreratik 2015ean erakundeak izan duen zuzendari bakarra, Aintzane Ezenarro, ordezkatuko du Alonsok.