Itxi

Hauteskundeak

Ezkerra nagusitu da Ipar Euskal Herrian

EITB Media

Leer en Castellano

Peio Dufau (EHBai-FHB) izan da garaile 6. hautesbarrutian, bozen % 37,5 bereganatuta; 5.ean, Colette Capdevielle sozialistak bozen % 60,58 lortu ditu, eta 4.ean, hautesleen ia erdiek Iñaki Echaniz sozialistaren alde egin dute. Parte-hartzea % 73 ingurukoa izan da Ipar Euskal Herrian.

Dufau, Capdevielle eta Echaniz.

Ipar Euskal Herrian, Ezkerreko Aliantza nagusitu da hiru hautesbarrutietan.

Lapurdi kostaldea eta barrualdearen zati bat (Itsasuraino) hartzen duen 6. hautesbarrutian (parte-hartzea % 72,89koa izan da), Peio Dufauk (EHBai-FHB) bozen % 37,5 lortu ditu, eta Christian Devezeren bilgune macronistak, % 33,62. Victor Lastecoueresen eskuineko alderdien baturak, berriz, botoen % 28,87 eskuratu ditu.

5. hautesbarrutian —Baiona eta Angelu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino— % 72,86ko parte-hartzea izan da, eta Colette Capdeviellek (PS-FHB) botoen % 60,58 jaso ditu, eta Serge Rosso ultraeskuindarrak, % 39,42.

Barnealdea eta Bearnoko zati bat hartzen dituen 4. hautesbarrutian (% 73,85eko parte-hartzea), alde handiarekin irabazi du Iñaki Echaniz (PS-FHB) ezkertiarrak, botoen % 47,92 eskuratuta. Sylviane Lopez ultraeskiuindarrak bozen % 28,92 lortu ditu, eta Jean Lassalleren eskuineko koalizioak, bozen % 23,16.