EUSKO LEGEBILTZARRA
Bisitari gehien duten udalerrietan tasa turistiko bat ezartzea eskatu dio Sumarrek Jaurlaritza berriari
EITB MEDIA
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
Hernandezek azaldu duenez, proposamenaren helburua turismoak sortzen dituen gastu gehigarriei aurre egitea litzateke (garbiketa, garraio eta segurtasun zerbitzuekin lotutako gastuak, besteak beste).
Hernandezek gogoratu du EAJk, PSE-EEk eta PPk behin baino gehiagotan errefusatu dituztela tasa turistiko bat ezartzea eskatzen zuten ekimenak, "sektorearen patronalak egindako presioagatik".
Gaur erregistratutako ekimena aurrera ateratzen ez bada, Sumarrek iragarri du Lege proposamena aurkeztuko dutela etorkizunean.