Itxi

Katalunia

Epaileak uko egin dio 'Errusiar trama' delakoan Puigdemonti amnistia emateari eta Gorenaren esku utzi du auzia

EITB MEDIA

Errusiaren balizko esku-hartzeari buruzko Volhov delako auzian inplikatuta dauden gainerakoei ere amnistia emateari uko egin dio Joaquin Aguirre epaileak.

Carles Puigdemont EFEren artxiboko irudi batean

'Tsunami Democratic' auziari lotutako ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi eta biharamunean, "Volhov" delako auzia ikertzen ari den Bartzelonako Instrukzioko Joaquin Aguirre epaileak uko egin dio Amnistiaren Legea aplikatzeari, eta horrez gain, Espainiako Auzitegi Gorenera bidali du Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten kontrako kausa.

Errusiaren balizko esku-hartzeari buruzko Volhov delako auzian, Puigdemont, Mas eta beste 11 pertsona diruaren bidegabeko erabileragatik eta traizioagatik ari da ikertzen Joaquin Aguirre epailea, eta Kataluniako eta Espainiako zenbait hedabidek argitaratu dutenez, uko egin dio ikertuak amnistiatzeari.

Gainera, Puigdemonten kasuan, ikerketa Gorenera bidali du.

Albisteak (1)