Itxi

BILERAK

Lehendakaria ELArekin bilduko da datorren ostiralean, sindikatuekin egingo duen bilera-sortaren barruan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

LAB eta CCOO sindikatuekin datorren astelehenean bilduko da, eta asteazkenean Confebaskekin. Egun horretan Satse eta SMErekin ere bilduko da.

Imanol Pradales.

Imanol Pradales lehendakaria ELA sindikatuarekin bilduko da datorren ostiralean, uztailaren 19an, sindikatuekin eta patronalekin egingo duen bilera-sortaren barruan.

Pradalesek astearte honetan amaituko du alderdi politikoekin izango duen bilera-sorta, eta, ondoren, sindikatuekin eta patronalekin bilerak hasiko ditu.

Horrela, Lehendakaritzak jakinarazi duenez, ELArekin bilduko da uztailaren 19an, eta LAB eta CCOO sindikatuekin topaketa datorren astelehenean, hilaren 22an, egingo du. Bi egun geroago, Confebaskekin biltzea aurreikusita dago, eta UGTrekin bilera ez dago oraindik itxita.

Era berean, bilera-sortan osasunaren sektoreko sindikatuak sartzen dira. Kasu honetan, uztailaren 17an, Alberto Martinez sailburuarekin batera, Satse eta SMErekin bilduko da, eta egun bat geroago gauza bera egingo du elkargo profesionalekin. Azkenik, uztailaren 23an bilera bat egingo du euskal unibertsitateetako errektoreekin.