ESPAINIAKO GOBERNUA
Sumarrek argitu du PSOErekin itxitako akordioa Mozal Legearen artikulu bakarra aldatzera mugatzen dela
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Enrique Santiago Sumarreko bozeramaileren ondokoak argitu duenez, akordioa artikulu baten erreformara mugatzen da, manifestazioetan polizien irudiak hartzea edo zabaltzea arau-haustea izan ez dadin.
Enrique Santiago Sumarreko bozeramailearen ondokoak gaur Kongresuan argitu duenez, Yolanda Diaz presidenteordeak ordu batzuk lehenago PSOErekin Mozal Legea "indargabetzeko" akordio bati buruz egindako iragarpena artikulu bat aldatzera mugatzen da, manifestazioetan polizien irudiak hartzea edo zabaltzea arau-haustea izan ez dadin.
Diputatuen Kongresuan emandako prentsaurreko batean, IUko diputatuak azaldu du, PSOEk eta Unidas Podemosek aurreko legealdian Ganberan lortu zuten Herritarren Segurtasunerako Legearen erreformari buruzko adostasun orokorra alde batera utzita, akordioa 2015ean PPren gehiengo osoarekin onartutako arau horren 36. artikulua aldatzean datzala.
Sumarreko ordezkariak gogorarazi du, hala ere, Mozal Legearen edozein aldaketak Espainiako Gobernuko bazkideen oniritzia beharko duela, aurreko legealdian lortu ez zena, PSOEren eta Unidas Podemosen artean adostutako testua zapuztuz.
Ildo beretik, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak ere adierazi du PSOEk eta Sumarrek negoziatu duten proposamenak aldaketa "txiki bat" ekarriko duela; izan ere, aurreko legealdian ez zuen Kongresuko tramitea gainditu. "Estatuko segurtasun indarren funtzioak bermatuko ditu", ziurtatu du ministroak.
Erreakzioak
Albistearen berri izan eta ordu batzuetara, Enrique Santiago Sumarreko bozeramailearen ondokoak Kongresuan argitu duenez, Yolanda Díaz presidenteordeak PSOErekin Mozal Legea indargabetzeko akordio artikulu zehatz baten erreforman datza, manifestazioetan irudiak hartzea edo zabaltzea arau-hauste izateari uztea, alegia.
EAJko presidente Andoni Ortuzarrek gogorarazi du aurreko legealdian bere alderdiak babestu egin zuela 'mozal legea' deiturikoa erreformatzeko saiakera, baina kritikatu du oraingoan Espainiako Gobernuak, "berriro ere prozeduran gaizki" egin duela, ez duelako bere alderdiarekin hitz egin. Esan duenez, ez daki ERCrekin eta EH Bildurekin hitz egin ote duten, horiek izan baitziren aurrekoan akordioa bertan behera utzi zutenak. Haiekin hitz egin ez badute, gogoratu du alferrik ari direla.
EH Bilduko iturriek, berriz, adierazi dute ez dutela akordioren berririk, "gaur goizean prentsak ezagututakotik haratago", eta nabarmendu du "euren jarrera aurreko legealdiko berbera da: Besteak beste, gomazko pilotak debekatzea edo isunetan proportzionaltasun irizpidea erabiltzea", besteak beste. Hala, argitu du "lerro gorri horiek kontuan hartzen ez badira, ez dela Mozal Legea osorik indargabetuko".
Javier Ortega Voxek Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak, berriz, ohartarazi du akordioak "Estatuko segurtasun indarrak armagabetzea besterik ez duela bilatzen". "Estatu totalitario baten aurreko Estatu honen zigorgabetasun politikan beste urrats bat da gaurkoa", gaineratu du.