Itxi

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bidenen amore ematea, atzerritarren legea eta Pradalesen bilera erronda

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Joe Biden eta Kamala Harris artxiboko argazki batean. EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Biden, hauteskundeetatik kanpo: Joe Biden AEBko presidentea ez da aurkeztuko demokraten hautagai gisa datozen hauteskundeetan. Kamala Harris presidenteordearen aldeko botoa eskatu du. Alabaina, hainbat demokrata esanguratsuk nahiago dute hauteskunde primario azkarrak egitea abuztu amaierako konbentziora begira.

- Atzerritarren legearen erreforma: Autonomia erkidegoetako ordezkariek bilera egingo dute astelehen honetan atzerritarren legearen erreformaren akordioaren bila. Proiektua asteartean eramango da Diputatuen Kongresura tramitazioarekin hasteko.

- Lehendakariaren bilerak: LABekin eta CCOOrekin bilduko da Imanol Pradales, eragile sozialekin egiten ari den bilerekin jarraitzeko. 10:00etan LAB hartuko du eta bertan izango dira Garbiñe Aranburu sindikatuko koordinatzaile nagusia eta Xabier Ugartemendia sindikatuko Zerbitzu Publikoetako arduraduna. 12:00etatik aurrera, Loli Garcia buru duen CCOO sindikatuarekin bilduko da. Sindikatuak dagoeneko aurreratu duenez, lan-gatazkaren "narratiba kriminalizatzailea" saihesteko eta agenda soziala lehenesteko galdegingo dio lehendakariari.