Itxi

ERTZAINTZA

Zupiria eta Marlaskak hitzordua dute gaur, Ertzaintzak hartu beharreko ardura berriak aztertzeko

EITB MEDIA

Bileran segurtasuna, Ertzaintza eta "Ertzaintzak hemendik aurrera egin beharko dituen zenbait eginkizun" izango dituzte hizpide.

Dos agentes de la Ertzaintza. Imagen obtenida de un vídeo de archivo de EITB Media

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin bilduko da gaur, asteazkena, Madrilen egingo den Segurtasun Batzordean. Bertan, Ertzaintzak portuetan eta aireportuetan ardurak hartzeko elkarrizketak abiatuko dituzte bi buruzagiek.

"Espero dugu gai honetan akordio batetara iristea", esan du Gobernu Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaleak Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Euskadiko Segurtasun Batzordeak, Barne ministroa eta Segurtasun sailburua buru direla, egitekoa den bilerari buruz galdetuta.

Bozeramailearen hitzetan, segurtasuna, Ertzaintza eta "Ertzaintzak hemendik aurrera egin beharko dituen zenbait eginkizun" izango dituzte hizpide.

"Espero dugu gai horretan adostasuna lortzea, baina biharko bilera amaitu arte itxarongo dugu, eta Zupiria sailburua bera izango da, bilera amaitutakoan, jorratutakoari eta lortutako akordioei buruzko xehetasun gehiago emango dituena", adierazi du, bileraren gai-zerrendari buruzko xehetasun gehiago emateari uko eginez.