Itxi

Katalunia

Puigdemont: "Waterloon nago, egun oso zailak igaro ostean"

EITB Media

Leer en Castellano

Generalitateko presidente ohiak gogor kritikatu duenez, Barne Kontseilaritzak gaur emandako prentsaurrekoa "negargarrienetako bat" izan da, eta, hitzez hitz, adierazi du ezin duela sinetsi pertsona jakin batzuen aurka hasitako sorgin ehiza.

Puigdemont Bartzelonan. Argazkia: EFE

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak esan du Waterloon (Belgika) dagoela, "egun oso zailak" igaro ostean.

21:05ean X sare sozialean zabaldutako mezu batean, "egoera politikoa aztertu eta gertatutakoa ahalbidetu zuen operazioaren arrazoi sakona perspektiban jarri" behar dela esan du.

Barne Kontseilaritzak gaur emandako prentsaurrekoa "negargarrienetako bat" izan dela kritikatu du, eta, hitzez hitz, pertsona jakin batzuen aurka abiatutako sorgin ehiza ezin duela sinetsi erantsi du.