Itxi

ESPETXE POLITIKA

Garikoitz Aspiazu, 'Txeroki', Lannemezango espetxetik Martutenera lekualdatu dute

EITB MEDIA

Etxeratek jakitera eman duenez,

Garikoitz Aspiazu, durante un juicio. EITB Media

Garikoitz Aspiazu, Txeroki, ETAko presoa Frantziako Lannemezan espetxetik Donostiako Martutenera lekualdatu dute gaur. Presoak, hortaz, Euskal Herrian beteko du Frantzian ezarri zioten espetxealdiaren azken zatia.

Etxeratek jakitera eman duenez, gaur eguerdian ekarri dute Aspiazu Irungo mugara. Handik, Espainiako Poliziak Martuteneko espetxera eraman du. 

Aspiazuk berak eskatu zuen Frantziako zigorra Euskal Herrian bete ahal izatea. 16 urte eman ditu preso Frantzian. 

2008an atxilotu zuten Aspiazu, eta 2011. urtean 377 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Frantzian, 20 urteko zigor bat eta 8 urteko bigarren bat betetzen zituen.