Itxi

Katalunia

Puigdemonti ihes egiten laguntzeagatik atxilotutako hiru mossoak baztertu egin dituzte

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Behin-behinean kargugabetu egin dituzte, ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean. Atxilotutako agenteetako bat Kataluniako presidente ohiak ihes egiteko erabili zuen autoaren jabea da.

Puigdemonten berragerpena, Bartzelonan. Argazkia: EFE

Kataluniako poliziaren zuzendaritza nagusiak behin-behinean baztertu egin ditu Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari, abuztuaren 8an, ustez ihes egiten laguntzeagatik atxilotu zituzten hiru mossoak.

EFE albiste-agentziak polizia iturriak aipatuta jakinarazi duenez, hiru agenteak kargugabetu egin dituzte atxiloketaren ostean ireki zen ikerketa judizialak irauten duen bitartean.

Mossoek abuztuaren 8an Puigdemont babestea eta ihes egiten laguntzea leporatuta atxilotu zituzten hiru agenteak, baina libre geratu ziren epailearen aurretik igaro ostean.

Atxilotutako agenteetako bat Puigdemontek iheserako erabili zuen autoaren jabea da, baina esan zuen gurpildun aulkia erabiltzen duen lagun bati utzi ziola. Hain zuzen ere, emakume horixe izan zen autoaren gidaria presidente ohiak ihes egitea lortu zuenean.

Puigdemont atxilotzeko operazioaren huts egitearen inguruan Auzitegi Gorenari igorritako txostenean, Mossoek aitortu zuten presidente ohiaren "distrakzio mugimendua" ezin zutela aurreikusi, eta "nahasmendu" egoera horrek galarazi egin ziela atxilotzeko aukera.

 

 

Albisteak (4)