Itxi

Aste erabakiorra

Katalunia, hauteskundeak aurreratzeko zorian

Erredakzioa

Artur Masek hauteskundeak udazkenean bertan deitzea espero dute alderdi guztiek eta data azaroaren 25a izan daiteke.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako alderdi guztiak balizko hauteskunde aurrerapen baterako prestatzen ari dira; batzuek, aste honetan bertan iragartzea espero dute. Halaber, Kataluniako Parlamentuan egingo den politika orokorreko eztabaidan autodeterminazio eskubidearen aldeko ebazpen bat negoziatuko da.

Dagoeneko aurreratutzat eman diren hauteskundeak, alderdi guztiak euren proposamenak zehazten hastea ekarri du, eta Kataluniaren balizko independentzia da hizpide.

Kataluniako oposizioko alderdi nagusiak, gainera, beste lan bat du zintzilik, izan ere, Generalitaterako hautagaia hautatzeko, PSCk primario prozesu ireki bat hasteko konpromisoa hartu zuen eta orain beste aukera bat bilatu behar dute.

Pere Navarro PSCko idazkariak lehen aldiz onartu du hauteskundeak udazkenera aurreratzen badira alderdia hauteskundeen egutegira "moldatu" beharko dela, beraz, hautagaia aukeratzeko beste prozesu "azkarrago" batzuk aztertuko dituztela adierazi du.

Bestalde, CiU, ICV-EUiA, ERC eta SI alderdiak ostegunean Kataluniaren autodeterminazio eskubidearen inguruko ebazpen bateratu bat onartzeko negoziaketetan daude.

ERCren eta Solidaritaten baldintza, etorkizuneko ebazpenak irailaren 11ko manifestazioaren leloa izatea da: "Katalunia, Europako estatu berria"

Era honetan, Kataluniako politikak aste erabakigarria hasiko du bihar. Alderdi guztiek, dagoeneko, hauteskundeak udazkenean izatea aurreikusten dute, seguruenik, azaroaren 25ean.


Albisteak (5)

Bideoak (1)