Itxi

VENEZUELA

Garmendiak esan du Venezuelan atxilotutako bilbotarren gaiak "Gobernuarentzat berebiziko garrantzia" duela

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ziurtatu du Atzerri Gaietarako Ministerioa bi atxilotuen familiekin "etengabe hartu-emanetan" dagoela.

La delegada del Gobierno español en Euskadi, Marisol Garmendia, hoy en Vitoria. Foto: EFE

Andres Martinez Adasme eta Jose Maria Basoa Valdovinos joan den asteburuan Venezuelan atxilotutako bi bilbotarren gaiak "berebiziko garrantzia" du Espainiako Gobernuarentzat. Hala esan du Marisol Garmendia Exekutibo espainiarrak EAEn duen ordezkariak. Helburu terroristak zituen operazio batekin lotura dutelakoan atxilotu zituzten, eta Inteligentziako Zentro Nazionalarentzat lan egitea egozten die Venezuelako Gobernuak.

Garmendiak ziurtatu du Atzerri Gaietarako Ministerioa bi atxilotuen familiekin "etengabe hartu-emanetan" dagoela, eta "diskrezioa" eskatu du.

Gasteizen egin ditu adierazpenok, hiriko kaleetan geratzen zen azken ikur frankista kentzeko egin duten ekitaldian.