Iruñeko Udala
Iruñeko Udaleko NaBai taldea 'hautsita egotea' ukatu du Uxue Barkosek
Erredakzioa
Nafarroa Baiko bozeramaileak "birmoldaketa" bat egin dela adierazi du, Aralarrek "EH Bildurekin lan egiteko nahia iragarri ostean".
Uxue Barkos Nafarroa Bairen Iruñeko Udaleko bozeramaileak ukatu egin du taldea "hautsita egotea" eta Aralarrek "EH Bildurekin lan egiteko nahia iragarri ostean, birmoldaketa" bat egin dutela adierazi du.
Era honetan, NaBaiko zazpi zinegotzietatik bik, Aritz Romeok eta Ana Barrenak (Aralar), hemendik aurrera koalizioak EAJrekin eta Geroa Bairekin batera dituen bi bulegoetatik bat erabiliko dute. Beste bost zinegotziek, berriz, parean dagoen beste bulegoa erabiliko dute.
Ondorioz, koalizioko liberatuen banaketa ere aldatu da. Orain arte Aralarreko bi zinegotziak (Romeo eta Barrena) eta Geroa Baikoa (Itziar Gomez) ziren liberatuak. Orain, baina, Aralarrek bat galduko du, eta NaBaiko beste bost zinegotzietako batek hartuko du kargu hori.
Barkosek Efe agentziari esan dioenez, taldeko zati bat (Aralarri aipamen eginez) "EH Bildurekin lanean hasiko delako egin da". Horren helburua "gauzak zentzuz egitea da", adierazi du Barkosek. "Ez dugu inor bulegotik bota, baina orain arte koalizioan zerbait partekatzen genuen eta orain ez dugu; helburu politikoei dagokienez ez behintzat", azaldu du.