Itxi

Ekitaldi nazionala

Sortuk indarrak norabide berean batzeko deia egin du, "independentziara jauzi egiteko"

EITB

Leer en Castellano

Alderdi subiranistak ekitaldia egin du igande honetan Azpeitian, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean. Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu bere hitzartzean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Euskal Herriaren nazio izaera aitortzeko aukera leihoa" aprobetxatzeko deia egin du Sortuk, eta "independentziarako jauzia" egiteko "mobilizazioa aktibatzea" eta "norabide berean indarrak batzea" beharrezkoa dela adierazi du.

Hala azpimarratu du alderdi subiranistak Azpeitiko Soreasu Antzokian igande honetan egin duen ekitaldi nazionalean. 1975eko irailaren 27an Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean, Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu biak. 

"Herri honen askatasun egarria itotzen saiatu ziren; ez zuten lortu, ez dute inoiz lortu. Gaur, hemen gaude, zutik, inoiz baino indartsuago, eta gure azken helburuetatik inoiz baino hurbilago", adierazi du.

San Vicentek "kapitalismoari aurre egiteko" deia ere egin du. Horren esanetan, Sorturen alternatiba "aberastasunaren banaketan eta justizia sozialean oinarrituta" dago, eta horretarako beharrezkoa da "Euskal Herri independente bat".

Halaber, "bandera antifaxista eta abertzalea altxatzeko" deia egin du, "ultraeskuinaren eta faxismoaren gorakadaren aurrean", "etsai bihurtzen baitituzte pertsona arrazializatuak, emakumeak, gorputz disidenteak, pobreak, euskaldunak...".

Bideoak (1)