Itxi

baiona

Pradales eta Etchegaray mugaz gaindiko lankidetza indartzeko asmoz elkartuko dira

eitb media

Leer en Castellano

Bilkura 10:00etan egingo dute, Baionan. Horren ondotik, bi buruzagiak hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.

Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko buruzagia. Artxiboko irudia.

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentearekin bilduko da astelehenean, urriak 7, Baionan, "mugaz gaindiko lankidetza indartzen jarraitzeko" helburuarekin. 

Bilkura astelehen goizeko hamarretatik aurrera egingo dute, Baionan, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, eta Hego eta Ipar Euskal Herriko lankidetza sustatzea izango dute hizpide. 

Horren ondotik, Imanol Pradales eta Jean-Rene Etchegaray hedabideen aurrean agertuko dira bileraren ingurukoak azaltzeko.