Itxi

Kataluniaren independentzia

Gobernua, erreferenduma gelditzeko tresnak erabiltzeko prest

Erredakzioa

Soraya Saenz de Santamariak erreferenduma gelditzeko nahikoa tresna daudela adierazi du, eta Gobernua erabiltzeko prest dagoela azaldu du, Artur Masek egindako adierazpenen harira.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esan duenez, nahikoa tresna daude erreferenduma bat gelditzeko, besteak beste, Artur Mas Kataluniako presidenteak iragarritakoaren harira. Halaber, "Gobernua tresnak erabiltzeko prest" dagoela narmendu du.

Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan esan duenez, deialdi hori ez dator bat Konstituzioarekin eta espainiar guztiei eragingo lioke, ondorioz, guztiei galdetu behar zaie, gaineratu du.

Saenz de Santamariak honako hau azaldu du: "Ez daude tresna juridikoak eta judizialak soilik hori gelditzeko, Gobernua, Gobernu hau, tresna horiek erabiltzeko prest dago".







Albisteak (3)