Itxi

Venezuelan atxilotuak

Albaresen ustez, Venezuelan atxilotutako bilbotarrek aurrez aurreko bisita izango dute "oso laster"

EITB Media

Leer en Castellano

Bi atxilotuei babes kontsularra emateko baimena eman dio Venezuelako gobernuak Espainiakoari, Albaresek EITB Mediari emandako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministro Jose Manuel Albaresek uste du Venezuelan atxilotutako bi bilbotarrek "oso laster" jasoko dutela kontsulatuko ordezkarien aurrez aurreko bisita eta espero du "ahalik eta lasterren euren familiekin Euskal Herrian egoteko aukera izango dutela".

EITB  Mediari eman dion elkarrizketa batean, Albaresek azaldu du behin eta berriz azaldu diola Venezuelako gobernuari Jose Maria Basoa Valdovinos eta Andres Martinez Adasmeren aurkako akusazioek "ez dutela oinarririk"; ez direla Espainiako erakunde publikoetako parte.

Venezuelak, "hitzezko ohar baten bidez", bi atxilotuei "babes kontsularra emateko" baimena eman dio Venezuelak Espainiako gobernuari. Beraz, Albaresek espero du aurrez aurreko bisita izango dutela "oso laster", "haien egoeraren gaineko informazioa jasotzeko, abokatu bat eskuratzeko aukera dutela bermatzeko eta defentsa eta bestelako eskubideak errespetatzen zaizkiela ikusteko".

Horrez gainera, "ahalik eta azkarren, beti egon behar izan zuten lekura, alegia, familiekin Euskal Herrira" itzuliko direla espero du.

Bideoak (1)