Itxi

Auzitegi Nazionala

Ainhoa Garcia Montero ETAko kide ohiak 26 urteko zigorra onartu du Joxe Mari Korta hiltzeagatik

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Fiskaltzak 30 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egina zuen, baina akusatuak atentatua egitea onartu duenez, kondena murriztu du.

Garcia Montero, Auzitegi Nazionalean. EFE

Ainhoa Garcia Montero jada desagertuta dagoen ETAko kide ohiak 26 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra onartu du Joxe Mari Korta enpresaburua hiltzeagatik. 

Auzitegi Nazionala gaur hasi da Garcia Montero epaitzen, 2000ko abuztuaren 8an Adegiko presidentea zena erailtzea egotzita. 

Fiskaltzak 30 urte eta sei hilabeteko eskaera egina zuen akusatuarentzat, baina aitortza tarteko, hura lau urte murriztea adostu du. AVTko ordezkariak ere bat egin du eskaerarekin. 

Egindakoa aitortzen duen galdetuta, "bai" esatera mugatu da Garcia Montero. 

Hala, Fiskaltzak zigor eskaera aldatu du. Hilketa terrorista delituagatik 25 urteko kartzela zigorra galdegin du, eta urtebete eta bederatzi hilabetekoa dokumentuak faltsutzeagatik. Halaber, 2.700 euroko isun bat ere eskatu du. 

Atentatu beragatik, beste bi ETAko kide, Ibon Etxezarreta eta Patxi Xabier Makazaga, zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, 25 eta 27 urteko kartzela zigorra ezarrita, hurrenez hurren. 

Garcia Montero 2003ko maiatzean atxilotu zuten Saintesen (Frantzia hego-mendebaldea), eta Espainiako zein Frantziako Estatuan zigortu dute.