ESKUMENAK
Eskumenak EAEra eskualdatzeko Lankidetzarako Bitariko Batzordea atzeratu dute, Valentziako egoera dela eta
EITB MEDIA
Batzordea azaroaren 6an zen elkartzekoa lehenengoz, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria buru zuela. Asmoa eskumenak bizkorrago transferitzea zen, baina bertan behera gelditu da. Erabakia bi aldeek adostu dutela iragarri du Lehendakaritzak.
Eskumenak EAEra eskualdetzeko Lankidetzarako Bitariko Batzordearen lehen bilera azaroaren 6rako zegoen aurreikusita. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria buru zutela zen egitekoa, baina bilera atzeratu egin da, Valentziako Erkidegoan uholdeek eragin duten egoera larria dela eta.
Hala jakinarazi dute Lehendakaritzako iturriek, eta, gaineratu dutenez, erabakia bi aldeek adostuta hartu da. Dena dela, gaia lantzen jarraituko dutela eta "ahal bezain laster" elkarrekin bat egiteko data berria iragarriko dutela adierazi dute.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria ziren bilera horretara joatekoak, eta Batzordeak Euskadira eskualdatu gabe zeuden eskumenen transferentzia azkartzea eta amaitzea zuen helburu.