EAJ
Pantxoa Bimboire Ipar Buru Batzarreko presidente izendatu dute
EITB Media
Parisen jaio zen, baina Nafarroa Beherean du jatorria, enpresaburu eta ekintzaile abertzalea den Bimboirek. Orain arte Peio Etxelekuk zuen kargua hartu du, eta azken honek burukide izaten jarraituko du.
Euzko Alderdi Jeltzalearen Ipar Buru Batzarrak aukeratu du Pantxoa Bimboire Haritxelar hurrengo lau urteetan erakunde horretako buru izateko.
Parisen jaio zen, baina Nafarroa Beherean du jatorria, enpresaburu eta ekintzaile abertzalea den Bimboirek. Orain arte Peio Etxelekuk zuen kargua hartu du, eta azken honek burukide izaten jarraituko du.
Ipar Buru Batzarreko kide izendatu dituzte, halaber, Clotilde Bordenave, Jean Marie Erramuzpe, Panpi Etchegaray, Jean Marie Izquierdo, Jean Tellechea, Sophie Voisin eta Etxeleku bera.
Aro berri honetan, Itziar Aizpuru, Pablo Basterrechea, Naiara Charritton, Jon De Rezola eta Jean Pierre Etcheverry izango dira IBBko Batzar Nazionaleko ordezkariak, eta Kauldi Samoreau ordezko bezala. Azkenik, Justizia Lurralde Auzitegiko kide kargua Jean Claude Larrondek beteko du.