KOLDO AUZIA
Aldama "beldur" da: "Zerbait gertatzen bazait, jardun behar dudanaren aurka egingo dut"
EITB MEDIA
'Koldo auzian' ustez zubilana egiten zuen enpresaburuak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari erantzun dio. Hark "gaizkilea" eta "pertsonaia hutsa" izatea leporatu zion Aldamari. Gaur, Aldamak erantzun du Sanchezek "emaztea eta anaia" inputatuta dituen arren "dimisioa" ez duela ematen .
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Koldo auzian' ustez zubilana egiten zuen enpresaburuak, Victor de Aldamak, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari erantzun egin dio. Hark "gaizkilea" eta "pertsonaia hutsa" izatea leporatu zion Aldamari. Gaur, Aldamak erantzun du Sanchezek "emaztea eta anaia" inputatuta dituela eta, hala ere "dimisioa" ez duela ematen.
"Niri gaizkile deitzen dit emaztea (Begoña Gomez) inputatuta duen gizon batek, anaia (David Sanchez) inputatuta duenak, eta bere Gobernuko bigarrena (Jose Luis Abalos) inputatuta duenak. Eta ez du dimisioa ematen... ez dakit", erantzun du COPEn egindako elkarrizketan.
"Nik ez dakit zer frogatu behar dudan, baina ez dago arazorik, Fiskaltzaren aurrean esandakoaren frogak jartzen ari gara", gaineratu du.
Gainera, Aldamak esan du "beldur" dela bere segurtasunarengatik Auzitegi Nazionalean Gobernuko eta PSOEko Exekutibako hainbat kide seinalatu ostean, eta ohartarazi du une honetan zerbait gertatzen bazaio "jo behar duenaren aurko joko duela".
Aldamaren iritziz, "ergelkeria litzateke" une honetan zerbait gertatzea, baina ikusi duena ikusita ezin du esan gertatuko ez denik.
"Badakit zaindu egin behar dudala neure burua, edozein astakeria asmatu dezakete eta nire aurka, gauzak atera daitezela, adibidez, nik gai jihadistarekin kolaboratu dudala", azaldu du enpresaburuak, "biharko egunean" zerbait gerta dakiokeela ohartaraziz, eta aspimarratu du uste zuela "beste etsai mota bat" zuela.