Espainia
David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak ikertu gisa deklaratuko du urtarrilaren 9an
Agentziak | EITB Media
Badajozeko epaitegi batek Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea ere deklaratzera deitu du, Manos Limpias ultraeskuineko elkarteak aurkeztutako salaketa baten harira, influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea eta prebarikazioa egotzita.
Badajozeko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaia eta Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea, urtarrilaren 9an, eraginen trafikoaren, dirua bidegabe erabiltzearen eta prebarikazioaren ustezko delituengatik irekitako auzian.
Epaileak Manos Limpias ultraeskuineko elkarteak aurkeztutako salaketa baten ondorioz zabaldu du ikerketa, eta zazpi ikerketapeko eta hiru lekuko deitu ditu deklaratzera.
Gainera, epaileak BBVAri eskatu dio, "premiaz" igorri diezaion txostena epaitegiari, "banketxe horretan David Sanchezen izenean dauden gordailuen balio nominalari buruz, data hauetan: 2017ko azaroa, 2019ko azaroa, 2021eko abendua, 2022ko azaroa eta 2023ko ekaina".
Epaileak ikertu gisa bederatzi pertsona deklaratzera deitzeko erabakia Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak egindako txostena jaso ondoren hartu du, Badajozeko Diputazioan ikertzen ari diren auziari buruzko posta elektroniko batzuk atzeman ondoren.