Itxi

''Koldo auzia''

Abalos abenduaren 12rako deitu du deklaratzera Auzitegi Gorenak

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Abalosez gain, "Koldo auziko" bi pertsona gehiago ikertuko ditu Gorenak: Koldo Garcia Garraio ministro ohiaren aholkularia zena eta Victor de Aldama enpresaburu eta maskaren kontratuak lortzeko zubi lanak egiten omen zituena.

Abalos, atzean Koldo Garcia duela. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak deklaratzera deitu du Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Garraio ministro zena, eta abenduaren 12rako jarri dio data. Halaber, iragarri du Koldo Garcia Abalosen aholkulari zena eta Victor de Aldama enpresaburua eta ustelkeria sarean zubi lanak egiten omen zituena ere ikertuko dituela. 

Abalos diputatua da, eta foruduna denez, Gorenari dagokio ikertzea. Garciaren eta de Aldamaren kasuan, Auzitegi Nazionalari zegokion ikerketa egitea, baina Abalosekin zuten harremana dela eta, ikerketa ez bereiztea eta hirurak ikertzea ebatzi du Gorenak. 

Hartara, deklarazio datak ere zehaztu ditu bientzat: Victor de Aldamak abenduaren 16an du hitzordua, eta hurrengo egunean, abenduaren 17an, Garcia aholkulari ohiak.