Itxi

MIGRAZIOA

Pradales Kanarietako presidentearekin bilduko da ostegunean, migrazioaren gaian jarrerak bateratzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Kanariak hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak datorren ostiralean egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Imanol Pradales lehendakariak Fernando Clavijo Kanarietako presidentea hartuko du ostegun honetan Ajuria Enean, migrazio arloan dituzten jarrerak bateratzeko asmoz. Izan ere, datorren ostiralean Santanderren egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentziara adin txikiko migratzaileen kopurua erkidegoko banaketari buruzko proposamen bateratua eraman nahi dute, "orekatua, solidarioa eta bidezkoa" izan dadin.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Kanarietako Gobernua elkarlanean ari dira ostiraleko presidenteen konferentzian adin txikiko migratzaileen banaketari buruzko jarrera bateratua aurkezteko.

Osteguneko bileran, migrazioari lotutako hainbat kontu izango dituzte hizpide. Esaterako, jatorrizko herrialdeetako eragileekin lan egitea aldarrikatuko dute, adin txikikoei formazioa eskaini eta etorkizunean horiek lana eskuratzea errazteko. Gainera, adin txikiko migratzaileen banaketa "orekatua, solidarioa eta bidezkoa" izatea eskatuko dute.

Datorren ostiralean Santanderren egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentziari begira, Kanariak, Ceuta eta Melilla hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.

Horrez gain, Next Generation funtsen kudeaketa autonomikoa proposatuko du lehendakariak, tokiko erakundeek bertatik bertara ezagutzen dituztelako ekoizpen sarearen beharrak eta horien kudeaketa "eraginkorragoa" egin dezaketelako.

Bideoak (1)