Itxi

Polizia indarkeriaren biktimak

Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.

Erasotutako oroitarria, Azpeitian (Gipuzkoa). Irudia: Sare Antifaxista

1984an Espainiako Polizia Nazionalak Pasaian eraildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideek gaur salatu dutenez, Azpeitiko (Gipuzkoa) Enparan dorrearen atzean jarritako monolitoari eraso egin diote.

Biktimek ohar batean gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia bai monolitoak bai senideen omenezko beste oroitarri batzuek Azpeitian eta Pasaian erasoak jasaten dituztela, eta horrek pentsarazten die "asmo politiko batekin" egin dituztela erasoak.

Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea, Pasaian gertatutakoa ezkutatu eta ezabatzeko.

Eraildakoen senitartekoek uste dute "ezinbestekoa" dela "memoria osoa eta diskriminaziorik gabea" izatea, "etorkizuna bizikidetzatik eraiki" nahi bada.