ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Lander Martinez: "Lurraldetasunaren eztabaida Kongresura iritsiko da uneren batean"
eitb media
Sumar Mugimenduaren idazkari nagusi eta Kongresuko diputatuak esan du deszentralizazioaren alde daudela, Estatu federal edo konfederal baten alde, baina "berme juridikoarekin". Horregatik, txalotu egin du transferentziak lortzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lander Martinez Sumar Mugimenduaren komunikazio idazkari eta Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatuak aitortu du Estatuko lurraldetasunari buruzko eztabaida Kongresura iritsiko dela "uneren batean", "inbestiduraren gehiengoa gaur egungo Espainiako lurraldetasunaren isla" izaki.
Sumarren ordezkariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, eztabaida horren aurrean haiek Estatu federalaren edo konfederalaren alde egingo lukete, "beti" egon direlako "deszentralizazioaren alde". Baina uste du eztabaida hori ez dela Eusko Legebiltzarrean soilik egin behar, baita Kongresuan ere, Estatu federal edo konfederal horrek "berme juridikoa" izan dezan.
Deszentralizazio horren harira, gaur Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko diren eskumenen inguruan galdetuta, Martinezek erantzun du "garrantzitsua" dela Gernikako Estatutua betetzea, eta azken urteotan "gobernu aurrerakoiak" egon izanak "lan handia aurreratu" duela transferentzien arloan. Dena den, esan du eskumena edukitzea baino garrantzitsuagoa dela "zer erabilera ematen zaion".
Era berean, EAJk autogobernuaren inguruan zabaldu zuen bilera-sortari erreferentzia eginez, esan du Sumar Mugimenduak "beharrezko" jotzen duela Estatutua berritzea, baina ez "lurralde harremanetarako soilik", baizik eta "eskubideak gehitzeko estatutu mailan".