Itxi

Bartzelona-Real Madril

Margallok dio Camp Noukoak 'kalte' egin diola Espainiaren irudiari

Erredakzioa

Espainiako Atzerri Gaietarako ministroaren ustez, "egun bizi dugun egoera korapilatsuan zatiketa irudia ematen duen herrialde batek, irudi txarra ematen du".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak esan du atzo Bartzelona-Real Madril partidan, Camp Noun, ikusi ziren aldarrikapen independentistek "kalte" egiten diotela Espainiaren irudiari.

Espainiak munduan duen irudiak duen garrantziaz hitzaldia eman aurretik egin ditu adierazpenok Margallok, Madrilen.

Hitzaldian, kazetariek galdetu diote ea Camp Nouko aldarrikapen independentistek Espainiaren irudiari kalte egiten ote dioten, eta Margallok honakoa erantzun du: "Ez dut dudarik egiten kalte egin diola".

"Egun bizi dugun egoera korapilatsuan zatiketa irudia ematen duen herrialde batek, irudi txarra ematen du", gaineratu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)