Polemika
Esandakoa zuzendu eta 'nortasun bikoitzaren alde' egin du Wertek
Erredakzioa
Gobernuaren helburua ikasle katalanak espainiartzea dela esan du gaur Kongresuan Hezkuntza ministroak.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa harrituta geratu da gaur esan dituen hitzek sortu duten eraginarengatik. Gobernuaren helburua ikasle katalanak espainiartzea dela esan du gaur goizean, baina ordu batzuk geroago "nortasun bikoitzeko" gazteak nahi dituela esan du.
"Nahi dugun gauza bakarra ,Kataluniako ikasleak, espainiarrak izanik, espainiar eta katalan izateagatik harro sentitzea da", azaldu du Historiako Errege Akademian egin den kurtso hasierako ekitaldian.
"Nortasun bikoitzaz moldatzeko gai izatea"
Hezkuntza ministroak bere hitzek sortutako ika-mika alde batera utzi eta Kataluniako herritarrak kulturan edo hizkuntzan erakusten duten "nortasun bikoitz horrekin moldatzeko gai izatea" nahi du.
"Gauza hauei buruz hitz egiterakoan begirada atzera botatzea gauzak nahastea da. Europar Batasunean dagoen herrialde batez ari gara hizketan. Herrialde honek Konstituzio bat dauka, eta legeak aniztasuna goraipatzen du", gaineratu du ministroak.