Itxi

Diru-zuriketa egotzi diote

Pejenaute kontseilariak aurkeztutako dimisioa onartu du Barcinak

Erredakzioa

Kontseilariari diru-zuriketa leporatu diote. Pejenautek azaldu duenez, dimisioa aurkeztu du "nire aurka egindako akusazioek Barcina presidentea eta Gobernua kaltetu ez dezaten".

Yolanda Barcina Pejenauteren dimisioa onartu du. Argazkia: Noticias de Navarra

Jesus Pejenaute Gizarte Politikarako kontseilariak aurkeztutako dimisioa onartu du igande honetan Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak. Pejenauteri 2007an diru-zuriketa egin izana leporatu diote, ostiral honetan elkarte batek salaketa aurkeztu ostean.

Kontseilariak akusazioak errefusatu ditu eta honen aurkako salaketa aurkeztu du auzitegian. Penejautek azaldu duenez, "dimisioa aurkeztu dut nire aurka egindako akusazioek Barcina presidentea eta Gobernua kaltetu ez dezaten".

Ohar baten bide Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, Pejenauteren dimisioa "herritarrekiko erantzukizun ekintza bat da, zerbitzurako bokazioa du, kargua hartu zuen bokazio bera, alegia". "Onena kargua uztea da, auzitegietan edo dagokion lekutan, nire ohorea askatasunez defendatu ahal izateko", azaldu du kontseilariak.

Dimisioa astelehen honetan gauzatuko da, Barcina presidenteak Foru Dekretua sinatzean. Pejenautek ekainean hartu zuen kargua.

Albisteak (2)