Itxi

Baldintzapean aske

Josu Uribetxebarria ospitaletik irten da familiaren babesean

Erredakzioa

Gaixo dagoen ETAko presoa bere kabuz irten da ospitaletik, oso argal eta familia lagun zuela. Itxaroten ari zitzaion jendea besarkatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Uribetxebarria  ETAko presoa Donostia Ospitaletik irten da, familiarrekin eta Herrira ETAko presoei babesa ematen dien kolektiboko kide batzuekin batera, 19:30ean. Uribetxebarria Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa bahitzeagatik auzipetu zuten.

Uribetxebarria bere kabuz irten da ospitaletik, oso argal eta familiaren babesean. Itxaroten ari zitzaion jendea besarkatu ostean, auto beltz batean sartu da (anaia zihoan gidari) eta Arrasateko etxera joan da.

Presoak duen minbiziaren aurkako tratamenduarekin jarraitu beharko du, Donostia Ospitaletik (abuztuaren 1ean sartu zuten bertan) etxera iristean.



Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)