Itxi

Heriotza

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko militante historikoa hil da

Erredakzioa

Gaur goizean hil da ospitalean, 72 urte zituela, herenegun eroriko bat izan eta gero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko militante historikoa hil da, gaur goizean ospitalean, herenegun izan zuen eroriko batean egindako zaurien ondorioz.

Ziluagak ibilbide politiko luzea izan du: Hasi plataformako idazkari nagusia izan zen 1977 eta 1988 urteen artean, eta Herri Batasunaren sortzailea eta Mahai Nazionaleko kidea izan zen. Madrilgo Diputatuen Kongresuan eta Eusko Legebiltzarrean eserlekua eskuratu bazuen ere, ez zuen inoiz diputatu eta legebiltzarkide gisa jardun. Ziluagak ondorengo militante historikorekin bat egin du bere bidean, besteak beste, Telesforo Monzon, Jon Idigoras, Iñaki Esnaola, Iñigo Iruin eta Tasio Erkizia.

ETAk Bartzelonako Hipercor supermerkatuan 1987an egin zuen atentatuaren ondoren HASI plataformatik kanporatu zuten (KAS Koordinadora Abertzale Sozialistako kide zen HASI plataforma), ETAko zuzendaritzarekin izan zuen liskar baten ondoren.

Hainbat urtetan ezber abertzalearen militantzia aktibotik aldenduta izan ondoren, parte hartze publikora itzuli zen laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran. Azken urteetan, Zientzia Politikoko irakaslea izan da UNED unibertsitatean

Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak Txomin Ziluagaren izaera azpimarratu du, '''Faktoria'' Euskadi Irratiko saioan. Arrazonamendu zorrotza zuen, besteen argumentazioa jaso eta entzuten zekien, eta pertsona koherentea zen, haren hitzetan. "Militante sutsua" zen, eta "inoiz ez da izan politiko profesionala", gaineratu du.

Bideoak (1)