Itxi

Presoak

Kartzela-politika aldatzeko eskatu dio Herrirak Frantziako Gobernuari

Erredzkzioa

Presoen aldeko mugimenduak idazki bat helarazi dio Frantziak Bilbon duen kontsulari. Bertan, kartzela politika moldatzeko eskatu dio Hollande presidente frantziarrari.

Kartzela-politika aldatzeko eskatu dio Herrirak Frantziako Gobernuari. Artxiboko irudia, EFE

Herrira ETAko presoen aldeko mugimenduak idazki bat eman dio Bilbon dagoen Frantziako kontsulari, eta François Hollanderen Gobernuari “behin betiko” bakea “hurbiltzeko” kartzela-politika aldatzeko eskatu dio.

Herrirak idazkian esandakoaren arabera, kartzela-politika bakea lortzeko “gakoetako” bat da; hori dela eta, “nabarmenki” aldatzeko eskatu dio Frantziari, ETAk jarduera armatua eten zuenetik urtebete denean.

Zehazki, mugimenduak egun Frantzian dauden presoen euskal herriratzea, “betirako espetxeratzea” bukatzea –hiru presok jasaten dute: Jacques Esnal, Frederic Aranburu eta Jon Kepa Parot- eta sendatu ezin diren gaixoak askatzea defendatu du.