Itxi

Prozesu subiranoa

Katalunia Estatu propio bihurtuko duela hitzeman du Artur Masek

Erredakzioa

Masek hauteskunde-programa aurkeztu du ekitaldi batean. Halaber, "arrakastarekin amaituko den" prozesu subiranoa abian jarri nahi duela esan du Generalitateko presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europar Batasuneko esparruan Katalunia Estatu propio bihurtzeko, "arrakastarekin amaituko duen" prozesu subiranoa abian jarriko duela hitzeman du Artur Mas Generalitateko presidenteak.

Bartzelonako Moll de Llevant herrialdean izandako ekitaldi batean, "Katalunia 2020" izenburuko hauteskunde-programa aurkeztu du Masek. Proiektu honek Kataluniako enpleguaren eta produktibitatearen susperketa eta kohesio soziala lortzeko neurriak jaso ditu.

Atzo Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak erakutsitako "elkarrizketarako jarrera"ren aurrean, mesfidati azaldu da Mas. "Espainiako Estatua gure laguna ez bada, Estatu propio eraikitzen saiatu behar dugu", ohartarazi du Generalitateko presidenteak.

"Hori erabakitzeko eskubidearen eta demokrazia hutsaren ariketaren bitartez lortu beharko du Kataluniako herriak", azpimarratu du, "eta jakin dezazuen lortuko dugula".

Albisteak (3)

Bideoak (1)