Itxi

Bilera-sorta

PSE: 'Gaurko bilera lehen hartu-emana baino ez da izan'

Erredakzioa

Jose Antonio Pastorrek esan du PSEren asmoa “akordio handiak” lortzea dela, baina horretarako EAJk bileran aurkeztutako dokumentua zorrotz aztertu behar dutela zehaztu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak esan du EAJk egindako proposamena aztertuko dutela, bilera gehiago egin ala ez erabakitzeko. EAJk deitutako batzarrera “izaera eraikitzailearekin” eta “akordio handiak” lortzeko asmoarekin joan direla azpimarratu du.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak antolatutako bilera-sortan parte hartu duen PSEren ordezkaritza Patxi Lopezek, Jose Antonio Pastorrek, Txarli Prietok eta Iñaki Arriolak osatu dute.

“Gure helburua hitzarmen zabalak lortzea da, baina zeharkatu ezin diren marra gorri batzuk daude, hala nola, zerbitzu publikoen, politika sozialen eta ekonomiaren suspertzea ekarriko duen fiskalitatean defentsa”, azaldu du Pastorrek.

EAJk gaur aurkeztutako proposamenaren xehetasun guztiak bihartik aurrera aztertuko dituzte eta orduan erabakiko dute “adostasunetara heltzeko” bilera gehiago egin ala ez. “Gaurkoa lehen hartu-emana baino ez da izan”, erantsi du.

Bestalde, Pastorrek iragarri du PSEk ez duela Iñigo Urkullu lehendakari izateko hautagaitzaren aurka egingo, “hauteskundeak argi eta garbi irabazi dituelako”. Horrenbestez, Alderdi Sozialistak ez du lehendakarigairik aurkezteko.


Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)