Itxi

Adierazpena

Iparraldeko hautetsi sozialistek Martinen atxiloketa gaitzetsi dute

Erredakzioa

Alderdi Sozialistako hamabost bat kargudun publikok adierazpen bat sinatu dute Martin "atxilotzeko agindua bete izana" salatzeko.

Iparraldeko hautetsiek, kargudun publikoek tarteko, Aurore Martin Batasuneko kidearen atxiloketa salatzen duen adierazpen bat sinatu dute. Sinatzaileen artean daude Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux diputatu sozialistak eta Frederique Espagnac senatari sozialista.

Guztira, hamabost bat kargudun sozialistek sinatu dute adierazpena. "Atsekabea" agertu dute "Aurore Martin Espainiako agintarien esku" utzi dutelako eta gogor gaitzetsi dute Espainiak emandako "atxilotze-agindua bete izana".

Agirian gaineratu dutenez, Martin estraditatzeko "erabili dituzten ekintzak ez dira delitu Frantzian: Frantzian legezkoa den alderdi bateko kide izatea eta manifestazio publikoetan parte hartzea".

Testuaren amaieran "gure herrikidea berehala itzultzea" eskatu dute.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)