Itxi

Donostian

Sortu 'iraultza demokratikoa' egiteko helburuarekin aurkeztu da

Erredakzioa

Indarrak pilatzen jarraitzearen eta EH Bilduren inguruko aliantza politikoa indartzearen alde agertu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alderdi bezala eratzeko prozesuaren eguteagiaren berri eman du Sortuk Donostian. Bere burua Euskal Herriaren "askatsuna" lortzeko "tresna" gisa aurkeztu du, eta "iraultza demokratikoa" egiteko prest agertu da ere.

Horixe bera adierazi du Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak. Barrenak alderdia eratzeko prozesuaren xehetasun batzuk eman ditu. Sortu legezkoa zela erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalak ekainean eta alderdien erregistroan izena emateko baimena lortu zuen.

Ekitaldian izan dira ezker abertzaleko hainbat ordezkari; Rufi Etxeberria, Joseba Permach, eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko parlamentaria.

Ekitaldian, Pernando Barrenak komunikatu bat irakurri du, Maribi Ugarteburu ondoan zuela. Komunikatuaren arabera, Sortu "haize berriak ekartzeko jaio da, aldaketa politiko eta sozial handia bultzatzeko". Horrez gain, "iraultza demokratikoa abian jartzeko tresna" ere bada Sortu, "Euskal Herriak eta herritarrek behar dutena".

Indarrak pilatzearen alde

Barrenaren hitzetan, Sortuk "bidea euskal herritarren eskutik egin nahi du, indarrak pilatuz, Euskal Herria Bilduren inguruan sortutako aliantza politikoa indartuz, eta euskal sindikatuekin eta eragile sozialekin ados jarriz".

"Sorturen erronkak askatasun nazionala eta ezkerreko apustu eraldatzailea dira, langileekin eta baztertuekin bat egiten duena", azpuimarratu du Barrenak. Bere iritziz, Euskadik "180 graduko aldakeketa politikoa eta soziala behar du", "euskal gizarteak bultzatutakoa".

Albisteak (3)

Bideoak (1)