Itxi

Azken ordukoa

Jaurlaritza eta EAJren botere-eskualdaketarako bilera, bertan behera

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, "EAJk bileran izan behar zuen jarrera datu faltsu eta manipulatuetan oinarrituta zegoen" eta horregatik erabaki dute hitzordua atzeratzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak EAJrekin gaur egitekoa zuen bilera, botere-eskualdaketa egiteko, bertan behera geratu da, Iñigo Urkullu EAJren presidenteak Euskadi Irratian jakitera eman duenez.

EAJko iturrietatik azaldu dutenez, Lakuan egitekoa zen bilera sozialistek utzi dute bertan behera, "horretarako baldintzak betetzen ez" direlakoan.

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, azaldu duenez, "EAJk bileran izan behar zuen jarrera datu faltsu eta manipulatuetan oinarrituta zegoen" eta horregatik erabaki dute hitzordua atzeratzea.

Hori horrela, Jaurlaritzak azpimarratu du lehendakariaren asmoa botere-eskualdaketa "ordenatua eta gardena" egitea zela, baina EAJk "konfiantza eta leialtasun printzipioa hautsi" duela.

Jaurlaritzako iturrien arabera, Iñigo Urkulluk agintea hartu aurretik ustez Jaurlaritzak hitzartu behar zuen 640 milioiko gastua gelditzea exijitu behar zuen EAJk bilera horretan.

EAJk eta Jaurlaritzako ordezkariek 70.000 funtzionarioren Gabonetako aparteko soldataren inguruan eta EAEren eta Espainiako Gobernuaren arteko bestelako gatazka batzuen inguruan hitz egin behar zuten, besteak beste.

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)