Itxi

Beasainen

ETAk hildako bi ertzain omendu ditu Bilduk, estreinakoz

Erredakzioa

EAJ, PSE-EE, PP eta Haimaikabat ere bertan izan dira, ETAk orain 11 urte hildako Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos agenteak gogoratzeko.

ETAk 2001eko azaroaren 23an hildako Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos Ertzaintzako bi agenteak omendu dituzte ostiral honetan Beasainen.

Estreinakoz, Bilduren ordezkaritza batek hartu du parte, Marimar Celaya Beasaingo alkateordea buru zela. Horrekin batera, hiru zinegotzi ere egon dira ekitaldian (EAko bi ordezkari eta Alternatibako kide bat).

Udalbatzak aho batez onartu du ostegun honetan bi agenteei omenaldia egiteko mozioa, eta, bertan, ekitaldian parte hartzeko deia ere egin diete Beasaingo herritarrei. ''Biktimen memoriari eustea da zentzugabeko indarkeriaren edo errepresio injustuaren ondorioz gure artean ez daudenei eman diezaiekegun zerbitzu onena", jaso dute agiri horretan. Arostegi eta Mijangos gogoratzeko, ETAk bi agenteak hil zituzten tokian lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute, udalerriko ehunka bizilagunekin batera.

Arostegi eta Mijangos gogoratzeko ETAk bi agenteak hil zituzten tokian lore eskaintza egin dute, eta minutu bateko isilunea egin dute, udalerriko ehunka bizilagunekin batera.

Denak ez dira bertan izan

Beasaingo Udaleko beste taldeetako ordezkariek ere ekitaldian hartu dute parte, eta bertan izan dira EAJ, PSE-EE, PP eta Haimaikabat ere. Alkateak eta Bilduko beste bi zinegotzik zein Aralarreko ordezkariak, aldiz, ez dute omenaldian parte hartu.

Barrenak txalotu egin du erabakia

Pernando Barrena ezker abertzaleko ordezkariak txalotu egin du Bilduk Beasaingo Udalean hartutako erabakia, eta "norabide egokian egindako erabakia'' dela eta ezker abertzaleak erabaki hori "bere" egiten duela adierazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)