KANADA ETA HERBEHEREAK
Whatsapp aplikazioak pribatutasun legeak hausten ditu
Erredakzioa
Bi herrialdeek elkarrekin kaleratutako txosten batean iragarri dutenez, ez da zilegi aplikazioak erabiltzaileen agendarako sarbide askea eskatzea.
Mezuak bidaltzeko Whatsapp aplikazioak nazioarteko pribatutasun legeak hausten ditu, erabiltzaileen agendetarako sarbidea eskatzen baitu. Horren aurrean, Kanadako eta Herbehereetako agintariek txosten bat kaleratu dute elkarrekin.
Txostenean, batez ere, aplikazioak erabiltzailearen agendarako behar duen sarbide askearen kontra egin dute.
Aplikazio horren arduradunek ez dute oraindik adierazpenik egin, baina, adituen arabera, aldaketa hori nahitaez eta berehala egin beharko dute.