Itxi

Mozkinak

Applek 45.600 milioi dolar irabazi ditu iPhonen salmentari esker

Erredakzioa

Applek 45.600 milioi dolarreko mozkinak lortu ditu 2014ko martxoan, bereziki, iPhonen salmentetatik etorriak.

Apple denda. Argazkia: EFE

Applek 10.200 milioi dolarreko hiru hilabeteko irabazi netoak lortu ditu (11,62 dolar akzio bakoitzeko). Aurreko urteko hiruhilekoan, Applen salmentak 43.600 milioi dolarrekoak izan ziren eta bete irabazi netoak 9.500 milioi dolarrekoak (10.09 dolar akzio bakoitzeko).

Enpresaren mozkin marjina gordina % 39,3koa izan da, aurreko urteko hiruhilabeteko %37,5arekin alderatuz. Applek hiru hilabetean salmenten %66a AEBtik kanpo egin ditu, enpresak adierazi duenez.

"Gure hiruhilabeteko emaitzekin oso arro gaude, bereziki iPhone salmenta indartsuekin eta zerbitzuen salmenta errekorrarekin", adierazi du Tim Cook Applen aholkulari delegatuak. Horretaz gain, zerbitzu eta produktu berriak merkaturatzearekin "irrikan" daudela gehitu du.

Albisteak (2)